Eskola onenekin lan egiten dugu:
liverpool , manchester, Freiburg, Berlín, Montreux, Lyon & Chester.
+16 tik aurrera, Esperientzia Laborala +18, Chester +50.
Merseyside konderriko udal metropolitanoan, Ingalaterrako Ipar-Mendebaldean kokatua. UNESCOk Musikako Hiria izendatua Liverpool hiri apartekoa da Ingeles Ikastaro bat egiteko eta hiriak eskaintzen duen guztiaz gozatzeko.
2008an “annus mirabilis” izan zen, Liverpool Europako Kultur Hiriburua izan eta Liverpool One merkatal gunea ireki zenean.
Ondare industrial, kultural eta kiroletakoa duen hiria.
Europako ikasle populazio handienetako bat da, Manchesterrek lau unibertsitate handi ditu. Ikasleentzako oso hiri atsegina da.
Manchesterren Ingeles Ikastaroa aukeratu eta Zientziako eta Industria Museoa, Manchesterreko Katedrala eta John Rylands liburutegia bisitatzeko aukera edukiko duzu beste hainbat leku zoragarrien artean.
Baden-Württemberg estatu federalean kokatua, Alemania, Suitza eta Frantziaren ondoan.
Alemana ikasi Freiburgen eta gozatu hiri honek duen Unibertistate giroaz.
Bere herritarrek garapen jasangarriarekiko konpromisoa dute, lekuetara eta baita hiriguneko kale txikietara beti oinez edo bizikletaz gerturatuz.
Freiburg-ek gune historikoak ditu, esate baterako, die Martinstor Tur, der Seepark parkea eta der Bibliotek eguneko 24 orduetan irekita dagoen liburutegia.
Ginebrako lakuan kokatua dago. Suitzako Riviera Frantzes Ikastaro bat egiteko eta kirol zaleentzako leku paregabea da.
Kirolzalea ez bazara ere, beste alternatiba ugari dituzu, Chillón Erdi Aroko gaztelu ospetsua bisitatu, Lemán lakuan mendeurren lurrun-ontzian nabigatu, Gabonetako merkatuaz edo Jazzaldi ospetsuaz gozatu.
Urrean eta zilarrean brodatutako bere zetengatik ospetsua, biztanleriaz ari bagara, Frantziako bigarren hiria da, Frantzes Ikastaro bat egiteko zoragarria.
Saona eta Rodanon ibaietako haranean eta Alpeetatik oso gertu, Lyon Paristik, Marseillatik eta Genevatik bi ordutara dago AHTrekin .
Ekialde eta Mendebaldeko Alemanian arteko gatazka politiko-militarra jasan duen hiria, bateratutako Alemanian kultur mugimenduak nagusi dira gaur egun. Berlinen Aleman Ikastararoa egin eta bertako historiaz gozatu ahalko duzu era berean.
Berlinek parke ugariak eta leku historiko ospetsuak ditu, 28 urtetan Berlin bitan banatu zuen harresiko hondarrak barne, bere kupula gardenarekin Reichtag-a, Brandeburgeko Atea eta Checkpoint Charlie-a.
Ikusi beharreko altxor historikoz betetako hiria. Britainia Handiko ondare handiko hirietako bat, Chester-ek Britainia Handian okupazio erromatarretik duela 2000 urte, harresi osoena mantentzen due hiria.
Ingeles Ikastaroa Chesterren The Rows 700 urteko erosketa galeria esklusiboak ezagutzeko aukera eskaintzen dizu , Erromatar Anfiteatroa, 7.000 ikuslek zirku, zinemaldi eta gladiadoreen borrokez gozatu zuten tokia, The Eastgate Clock, Victoria Erreginaren Diamante Jubileua 1897tan ospatzeko eraiki zutena, eta, jakina, Chester Katedrala, bisitatzeko leku interesgarrien artean.
Zure ingelesa eta lan gaitasunak hobetu nahi dituzu alde berean?
Prest To Gok ikasleentzat Manchester eta Liverpoolen lanerako aukera paregabeak eskaintzen ditu.